Erlijioa
eta honekin loturiko mota desberdinetako sinbolo eta sinesmenak
aztertzen dituen liburua aurkeztu zuen Eusko Ikaskuntzak apirilaren
10ean Iruñean buruturiko ekitaldian. Alea "Zainak"
bildumaren baitan argitaratu du EI-k, Antropologia-Etnografia
Sailak duela bi urte Nafarroako hiriburuan antolaturiko jardunaldietan
azalduriko komunikazioen bilduma baita. Bertan, hainbat ikerlarik
ikuspuntu desberdinetatik -historia, etnografia, historiaurrea
eta antropologia soziokulturala- egindako 25 lan jasotzen dira,
horien artean William Christian aditu iparamerikar ospetsuak
topaketa haietan ezagutarazi zuena. Liburuaren aurkezpenean Mikel
Aranburu Eusko Ikaskuntzaren Nafarroako lehendakariordeak, Juan
Antonio Rubio Ardanaz Antropologia-Etnografia Saileko buruak
eta Roldán Jimeno jardunaldi haien koordinatzaileak esku
hartu zuten.
 Juan Antonio Rubio Ardanaz,
Mikel Aranburu Urtasun eta Roldán Jimeno Aranguren "Antropología,
religión y símbolos" liburuaren aurkezpenean. |